20090922

HAU DA HISTORIA: Hasieran taldeak ez zuen abeslaririk. Pablok Amaia ezagutu zuen afari batean, eta taldeko abeslari izatea proposatu zion. Egun batzuk pasatuta, erabaki zuten Amaia taldeko abeslaria izango zela. Horrela hasi zen orain arte La oreja de Van Gogh bezala ezagutu den taldea.

Lehenengo kontzertua Donostian eman zuten.

Madrilera joan ziren bere lehenengo diskoa grabatzera. Azkenean, 1998ko maiatzaren 18an kaleratu zuten “Dile al sol” diskoa.

Hortik aurrera, La Oreja de Van Gogh taldeak arrakasta izugarria izan du. Lau disko kaleratu ditu, 6 milioi kopia baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta hainbat sari eskuratu ditu. Gainera, ehunka kontzertu eman ditu mundu osoan. 2007ko azaroaren 19an La Oreja de Van Gogh taldeak jakinarazi zuen komunikatu baten bitartez, Amaia Monterok taldea utziko zuela eta bere ibilbidea bakarlari gisa jarraituko zuela. Hala ere, La Oreja de Van Gogh taldeko gainontzeko kideek taldean segitzeko asmoa agertu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario